XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANADA Mundu berriaren izenik ere ez dagokio Kanadari.

Oraintsu oraintsukoa bait da.

Sobietar Batasuna bakarrik zaio handiago luze zabalean.

Ondoren Txina, dator Kanadak dituen ia hamar miloi kilometro karratuen pareko.

Baina Txinoak mila miloi biztanle diren bitartean, Kanadak, larogeiko hamarkadaren hasieran doi doi zituen hogeita hiru miloi.

Munduko nazioetarik gaztenetakoa dugu Kanada.

1927ra arte ez zuen enbajadarik ireki atzerrian eta hirurogeiko hamarkada bitarte ez du bandera propiorik.

Planetako jan gordegutzat hartua da munduan Kanada.

Bihi esportazioekin munduko jatenaren oreka bere nahierara makurreraz lezake.

Eta halaz guztiz, bere lurretako ehuneko bost bakarrik landuak dira oraindik.

Nazio ahaltsu baten itzalean bizi da Kanada, Estadu Batuenean, alegia.

Herrialde honekin eta Mexikokin batera osatzen dute, hiruren artean, iparamerikar subkontinentea.

Halaz guztiz, Europari begira dago, eta nahiz eta hirigintzan Estadu Batuetako hiriak eredutzat, bere kulturan amerikar eta europear elementuak sartzen dira, Montrealeko frantses giroan (munduko bigarren hiri frantsesa, Parisen hurrengo), edo Toronto, Ottawa, eta Vancouverko bazterretan nabari den bezala.

Hegoaldetik 8.895 kilometro luze den lur zerrendatik zehar Estatu batuekin mugaturik dago.

Baina Polo Buruko Zirkuluan Sobietar Batasunarekin elkartzen da.